Sünek, Josune Arakistainek, bakarkako ibilbideko bere lehen lana aurkeztu berri du. Irratian izan dugu gurekin eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. AMAINEMAN deitzen da lana, eta guztira 11 abesti ditu. Bere hitzetan, bereziena, beharbada, lehenengoa: kantauri. Huntzarekin amaitu berri duen ibilbidea eta hasi duen ibilbidea uztartzen baitu abestiak. Gainera, kolaborazioak ere baditu lan luzeak: Ventiuno, Antia Muiño, Greta Ch’aska, Moonshine Wagon eta Rikki.
Deskargatu hemen.