SOINUGELA: Arnold Layne, Tom Verlaine, Jerryrekin solasean Tom Verlainez

Arnold Layne kantua dugu gaurko abiapuntua, Pink Floyd taldeak grabatutako lehendabiziko abestia izan zen, 1967an single moduan argitaratua. Garai hartan taldearen burua Syd Barrett zen, eta kantu hau sikodeliaren esparrukoa izan zen. Kantuan, Arnold-ek emakumezkoen barruko arropak ohostu ohi dituen trabestia da, eta atxilotu egiten dute, ez lapurretan aritzeagatik, trabestia izateagatik baino. Radio London-en debekatua izan zen kantu hura.

Love taldearen My Little Red Book kantua entzun dugu, Barrett-entzat inspirazio iturria izan zena ondoren entzun dugun Pink Floyd-en Interstellar Overdrive kantuan eta, askoz geroago, 2013an  Robyn Hitchcock-ek egin zuen kantu haren bertsioa. Pink Floyd-en kantuekin jarraituta, A Camp talde suediar-amerikarrak egin zuen US and Them kantuaren bertsioa entzun dugu, jatorriz Dark Side of the Moon diskoan zetorrena.

Tom Verlaine kantari-kantuegile handia iragan larunbatean zendu zen Manhattanen, 73 urte zituela. Jesse Paris Smith, Pattiren alaba familiaren bozeramailea izan zen. Thomas Miller zen bere benetako izena, baina Verlaine erabili zuen abizentzat, Paul Verlaine olerkari frantziarraren omenez. Etereoa izanik, sortzen zuen sonoritate zorrotz eta, aldi berean, melodikoa, lirikoa eta oso zuzena.  Patti Smith-ekin grabatu zuen eta New Yorkeko eszena sortu zuen. Television taldea, Richard Hell, Richard Lloyd, Billy Ficca eta Fred Smith-ekin Marquee Moon eta Adventure lan ikaragarriak egin zituzten. 90eko hamarkadan hirugarren bilduma egin zuten. Tarteka, bakarlari gisa, hainbat disko grabatu zituen Verlainek. Entzun dizkiogun kantuak: Hey Joe (Patti Smith), Break It Up (Patti Smith), Marquee Moon (Television), No Glamour for Willi (Television).

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txorimalo

lr. Ots 4 , 2023
Gaur Lur ez da etorri txorimalo bat ikustean berdurtu delako eta korrika batean etxera ihes egin duelako, zu zeren beldur zara? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230204_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak