Zinegoak zine jaialdiak “luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du #Zinegoak2019

Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak “genero-adierazpena” landuko du kartelaren bidez. Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. Cassandro mundu mailako txapelduna izan da hirutan, eta borroka libre mexikarrean bere orientazioa lau haizetara zabaldu duen aitzindarietakoa izan da. Izan ere, kirol hau oso maskulinizatua eta matxista da. Irudi honekin, jaialdiak aldarrikatu gura du ez dagoela zertan mugarik egon genero-adierazpenean. Argazkiaren egilea Katie Orlinsky da eta New Yorker hedabidearentzat egindako erreportaje baten baitan agertu zen. Bere argazkia Zinegoak-eko aurtengo edizioko irudi ofiziala izango da. Jaialdia otsailaren 18tik martxoaren 3ra izango da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Bilboko kaleetan jasotako irudiak, soinuak eta hitzak ikusgai “Züek heben”saioan

az. Urt 9 , 2019
Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean.  Gaurko Piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon […]

Honekin lotuak