MUSIBLA #207: Lepora, Fontaines DC, Bambara, Bartees Strange, Ezpalak, Frightened Rabbit, Illuminatek Hotties

Gaurko saioan Gasteizko Lepora taldeak hartuko du protagonismo berezia euren azken diskoa, Zulotik, aurkezten. Saio honetan maiz jarri izan dugu euren musika eta oraingoan euren ahotsez jakinaraziko dizkigute proiektuaren nondik norakoak. Irlandatik dator gure hurrengo gonbidatuak, Fontaines DC taldearen lehenengo diskoa berreskuratu dugu Lepora taldearen musika garratzari segida emateko. Dogrel izeneko disko hartan himno bilakatu diren zenbait abesti bildu zituzten, horietako bi dakarzkigu gaurkoan. Estatu batuetatik datorren talde bat ekarriko dugu segidan, Bambara taldea saio honetan izan dira beste zenbaitetan eta gaurkoan euren Stray grabazioa gogoratzeko une aproposa zela iritzi diogu. Soinu pisutsu eta ilunak. Gaurko saioan hautatu ditugun taldeen sonoritatearekin bat datorren beste egile bat hautatu dugu hurrengo minutuetarako. Bartees Strange izen artistikoa baliatuta Bartrees Cox artistak 2020an atera zuen Live Forever diskoa ekarri dugu, hau ere bitaminikoa. Zestoatik datorren talde indartsu batekin goaz hurrena, Ezpalak taldea. 2020an atera zuten lehenbiziko grabazioa, eta 2022an euren hirugarrena eta momentuz azkena, Hots Aina Hortz izenpean. Euren musika dotore eta betea entzuteko parada izango dugu gaur. Oso disko erakargarria eta gomendagarria, zinez. Frightened Rabbit Eskoziatik datoz, eta 2016az geroztik ez dute grabazio berririk aurkeztu. Guri horrek ez digu asko axola, hemen disko zaharrak ere ekarri zaleak garelako. Gaurko saioan, 2010ean ateratako The Winter of Mixed Drinks diskotik aterako ditugu bi pieza eder. Eta azken minutuetarako Illuminatek Hotties talde amerikarra hautatu dugu. 2023 honetan zenbait single kaleratu dituzte, guk euren azken bi abesti hautatu dugu gaurkoan finitzeko, “Truck” eta “Doomsday”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Gabonak gerturatzen

az. Abe 6 , 2023
Ilargi guztiz emozionatuta etorri da GABONAK gertu daudelako. Amamak asko falta dela esan diot arren, galtzagorriei buruzko ipuin bat kontatu dio azkenean. Badakizue nortzuk diren galtzagorriak? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231206_gauezdagoeskolarik_galtzagorriak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak