PIPERPOLIS: Macbeth garaikide eta zinematografiakoa eszenaratuko dute Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Macbeth hau ez dago garai batean kokatuta, ezta leku batean ere, “gaur egunera ekarri dugu”. Familia kriminal batera ekarri dute Macbeth, “botere harremanak agertzen dira, hierarkiak”. Hala ere, azpimarratu digunez, bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. Oholtza gainean Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu Florentino, Arrate Etxeberria, Na Gomes, Gabriel Ocina, Maria Urcelay, Leire Ucha, Sandra Fdez. Aguirre, Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri eta Pako Revueltas arituko dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskararen eta feminismoaren arteko loturak aztertzen Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin

az. Urt 30 , 2019
Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu bost saioko ikastaroa antolatu dute Jakin aldizkariak, UEUk, Gabriel Aresti euskaltegiak eta Kafe Antzokiak. Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkarguneak eta harremanak izango dituzte ardatz. Zazpi saio izango dira, lehenengoa urtarrilaren 28an, eta maiatzera bitarte iraungo du ikastaroa. Hileko azken astelehenetan egingo dituzte saioak, 19:00etan. […]

Honekin lotuak