PIPERPOLIS: Egile eskubideak eta jabetza intelektuala aztergai Consonniren irrati saio berezian

Gaurko Piperpolis saioan Egile eskubideak eta jabetza intelektuala izango dugu hizpide. Aurreko astean Consonni ekoizpen etxeak Azkuna Zentroan antolatutako irrati saioa izango dugu entzungai. Jabetza intelektualari eta praktika artistikoei buruz. Saioa Alicia San Juan  esatariak gidatuko du, Alberto de la Hozekin batera alde teknikoan. Leire Palaciosek ahotsa jarriko die publikoak planteatutako galdera eta gogoetei.
Arloko zenbait espezialistarekin hitz egin zuten, gai hauek lantzeko: musika, arte bisualak, legeen azterketa, eskubideen kudeaketa, aktibismoa etab. Saioa jendaurrean izan zen , zuzenean, eta on line entzuteko aukera izan zen,  gaurkoa gu saioaren pasarte bat ekarriko dugu gurera. Parte hartzaileen artean izango ziren Ainara LeGardon, David Garcia Aristegi, Marta C.  Dehesa, Jaime de los Rios, Conchi Cagide, Ane Zabala, Igor Estankona  eta Ane Guria eta La basu.  Leire Palaciosek ahotsa jarri zien  publikoak planteatutako galdera eta gogoetei. Egile eskubideak eta jabetza intelektuala Euskal Herriko ikuspegitik aztertu dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bizkaiko zahar-etxeetako langileek jasotako babesa eskertu dute Bilbon

og. Uzt 6 , 2017
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek manifestazio berri bat egin dute Bilbon. Oraingo honetan ELAko ehunka ordezkariren babesa jaso dute. Lan gatazka 16 hilabete luzatu da eta dagoeneko 210 egun daramatzate greban. Atzo manifestazioan osen aldarrikatu zuten lan-gatazka arrunt baten mugak gainditu dituela protestak, eta begi bistan dagoela gizarte eta genero arloko gatazka […]

Honekin lotuak