Euskararen eta feminismoaren arteko loturak aztertzen Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin

Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu bost saioko ikastaroa antolatu dute Jakin aldizkariak, UEUk, Gabriel Aresti euskaltegiak eta Kafe Antzokiak. Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkarguneak eta harremanak izango dituzte ardatz. Zazpi saio izango dira, lehenengoa urtarrilaren 28an, eta maiatzera bitarte iraungo du ikastaroa. Hileko azken astelehenetan egingo dituzte saioak, 19:00etan. Hizlari bakoitzak ertz batetik helduko dio gaiari. Lehenengo saioan “Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea” izenburupean, Idurre Eskisabel Larrañaga kazetaria eta EHUko irakaslea eta Lorea Agirre Dorronsoro  kazetaria, antropologoa eta Jakin aldizkariko zuzendaria arituko dira, eta hitzaldiaren inguruko zehetasunak ekarri dizkigute. Euskararen eta feminismoaren arteko harremanak aztertu dituzte. Otsailaren 25ean hartuko diete lekukoa Jaime Altuna Ramirez soziologoak eta Aizpea Otaegi Mitxelena Elhuyarreko kideak. Maila teorikoa eta praktikoa uztartzeaz gain, hizkuntzaren eta generoaren arteko loturez jardungo dute solasaldian, norbere esperientziatik eta lan-esparruetatik. Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraola Urkiolaren txanda izango da martxoaren 25ean, euskararen eta feminismoaren genealogia aztertzeko. Bien arteko hartu-emanaz eskainiko du hitzaldia. Ildo beretik joko du Itziar Gandarias psikologia sozialeko Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Bilboko feminista taldeetako esperientzia baliatuta. Azkenik, Amelia Barquín López Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasleak hitzaldia eskainiko du euskara ez-sexista nola erabili dezakegun azaltzeko. Adibidez beteko solasaldia eskainiko du Barquínek maiatzaren 27an. Gainera, azken saioa izaki, Ane Labaka Mayozek eta Bea Egizabal Ollokiegik Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko dute, Erradikalak gara ikuskizunaren jarraipena.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Bilbao Kultura WOW" agenda kaleratu dute Bilboko Udalak eta beste hainbat eragilek

az. Urt 30 , 2019
Bilboko Udalak Bilbao kultura WOW agenda aurkeztu du. Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Pabellon 6, Zirkozaurre, Euskalduna jauregia eta beste hainbat erakunde publiko zein pribaturekin elkarlanean egindako lan honek 2019ko kultur eskaintza bilduko du. Bilbo kultura anitzeko hiri bilakatu eta hau hiriko txoko guztietara zabaltzeko asmoa azpimarratu du alkateak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190130_Bilbao_Kultura_WOW.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak