Macbeth antzezlana egingo dute Bilboko Arriaga Antzokian. Alex Gerediagaren zuzendaritzapean. 27 pertsonako lantaldea batu du Shakespeareren obrak. Antzezlana euskara eta gazteleraz estreinatuko da, euskarazko testua Jon Gerediagak egin duelarik. Testu klasiko honen adaptazio garaikide bat da estreinatzear dagoen obra hau. Narrazioa mantendu du, baina garai edo leku jakin batean kokatu gabe. Girotzerako orduan, estetikari eman diote garrantzia, eta ez garai historikoei.
Otsailaren 7an estreinatuko da antzezlana euskaraz eta 12an bitarte egongo dira euskarazko emanaldiak. Gaztelaniazkoak 14tik 17ra.
Deskargatu hemen.