IBAIZABAL: Berbaizuk 25 urte ospatzeko ‘HaZSten’ eguna antolatu du larunbatean

Aurten Deustuari euskara dariola eta Berbaizu euskara elkarteak 25 urte betetzen ditu eta Apirilaren 1ean 25 urte haZSten eguna ospatuko dute Deustuan. Berbaizu euskara elkarteko Jon Intxaurragak eman digu honen berri. Orain arte eginiko ibilbideaz berba egin dugu, baita urte hauetan auzoan bizitako eraldaketaz eta elkarteak urteetan eginiko lanaz. Larunbateko festara begira jarri gara, Berbaizu eta Dariola izandako partaideen bilkura izango da, elkartu, urteurrena ospatu eta esperientziak trukatzeko eguna. Egitarau potoloa prestatu dute, Ostiralean Mullerrenean antzerkia izango da  eta larunbaterako egun osoko egitaraua prestatu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Balea

og. Mar 30 , 2017
Omen eta ospe handiko arrantzaleak izan gara euskaldunok, balearen arrantzari gagozkiola. Iragan mendeetan —XIII. mendetik XVIII. mendera bitartean, batik bat— ezin konta ahala arrantzale ibiltzen ziren inguruko eta urruneko itsasoetan balearen atzetik, gure kostaldeko herriei hainbesteko aberastasuna ekarri zien itsasoko animalia erraldoiaren atzetik, alegia. Zientzialari saioaren gaurko emanaldian, Juan Ignacio […]

Honekin lotuak