“Hitzekin solas eta jolas” ekimena Irratiaren Nazioarteko Egunean

Unescok otsailaren 13 Irratiaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Eta horretaz baliatuko gara hedabide txiki onen balioa aldarrikatzeko. Uhinak euskaraz astintzen ditugu egunero 96.00FMtik eta gaur horrela egin dugu, baina Kafe Antzokitik. Bilbo Hiria irratiak 1997ko udaberrian egin zuen salto bilboaldeko uhinetara eta ordutik etenik gabe ibili da. Teknologiak asko aldatu du irratia eta, adituen iritziz, irratiak beste hedabide batzuek baino hurbiltasun handiagoa ematen baitu. Telebista, egunkari eta abarrekin ez bezala, irratiarekin dugun harremana intimoagoa izan ohi da. Gaurkoan Gabriel Aresti euskaltegiko lagunekin partekatu dugu goiza, euskara ikasten ari direnekin hitza eta solasa beraiekin batera landu ditugu. Hitzekin solas eta jolas, izan da gaurko saioaren ardatza, hori da eta euskara ikasten ari diren horiek egingo dutena, solasean aritu eta jolasean. Ikasleek irratiarekin duten harremana kontatu digute, esaterako Alex itsasoan ibili izan zen eta irratia erabiltzen zuen familiarekin komunikatzeko. Mikelek autoan entzuten du irratia , baina bada musika entzuten duenik , adibidez, Mariak musika bakarrik entzuten du eta Anak erdaraz entzuten du irratia, gosaldu bitartean. “Hitzekin jolas eta solas” aritu dira ikasleak eta beraiekin batera irainak, esaera zaharrak eta hizkiak ezagutu ditugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Herri literatura paperetara

az. Ots 13 , 2019
Ahozko tradiziotik liburuetarako jauzia aspaldidanik emana zuten inguruko hizkuntza erromanikoek eta ahozkoa mantentzen baziren ere, literatur sormen bide idatzietara zuzendu zen nagusiki. Gaurko atalean Jose Migel Barandiaranen eskutik XX mendearen hasierara salto egin dugu ahozko literatura aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Ahozko%20kultura_%20Joxe%20Miel%20Barandiaran.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak