Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Arrosa sarean 20 urte bete ditu eta larunbatean topaketak antolatu ditu Iurretan. 25 Irratik osatzen dute Arrosa sarea, irrati libre, komunitario edo udal irratiak osatutako sarea hizkuntza dute komunean, euskara. Saioen elkartrukea egiten dute, astero 60 saio sareratzen dituzte, denetariko gai eta formetan. Larunbaterako egitarau interesgarria antolatu dute, lehenago, goizeko […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik  txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]

Goizeko saioaren ondoren, arratsaldean ere, hedabideen inguruan hausnartzen jarraitu dugu, Kafe Solasak ekimenean, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin. Arratsaldeko saioa Kafe Antzokiaren goiko solairuan egin dugu, Kutxa Beltza deritzon gunean. Hasteko, Sandra eta Asier batu zaizkigu irratira, telebista, Twitter eta Facebook darabiltza informatzeko, nahiz eta sare sozialetan desinformazioa gailentzen dela azpimarratu […]

Ostiralean banatu ziren  Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jatetxean. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, batetik 30 urte egin dituztelako Argia Sariek, eta bestetik mendeurrena ospatzen ari delako Argia aldizkariak. Irratiri eskainitako saria Bilbo Hiria irratiko “Euskara Jendea” saioarentzat izan zen. Xamar Euskara Jendea saioko egileak jaso zuen saria. “Euskara Jendea” izen […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuak 18an Arriaga Antzokitik zuzeneko saioa eskainiko dugu, jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Konpartsakideak, jaia giroa eta jaiaren hasieraren berri emango dugu […]

Euskarazko irrati kazetarien hitza eta hotsa garai zailetan 1956 1976 Irati Agirrezkuenagak argitaratutako liburua izan dugu mintzagai. Irati batu zaigu saiora eta euskarazko irratigintzaren hastapenetan aurkitutakoa azaldu digu.  Liburua jasotakoa tesiaren laburpena edo moldaketa d. Herri irratiaren lana nabarmendu du eta batez ere Loiolako Herri Irratia garrantzitsua izan zen, harekin […]

1

Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da,  euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez,  gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]

Larunbatean Arrosa sareak jardunaldiak antolatu ditu Baionan.Seigarren aldia da topaketak antolatzen direla. Euskal Herrian badago zer entzun izenburupean. Baionan egingo dituzte, eta egun osoan askotariko ekitaldiak izango dira. Goizean, irratiek gizarte arazoetan duten funtzioaren gaia landuko dute, Maite Ubiriarekin eta Arantxa Idiederrekin. Lander Arbelaitzekin, berriz, Interneteko sare sozialak irratsaioetarako nola […]