Gaurko osasun atalean pazienteen gaixotasun-erritmoari buruz aritu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Aspaldi konturatu ginen: lantokian gorabehera handiak egoten dira denboraldi batetik bestera, baina ezin genuen asmatu zergatik ote zen. Eguraldia, ilargia, urtaroak eta bestelako hipotesiak genituen, baina alferrik: faktore horiek lan gorabeheretan eragina badute ere, ez genuen erlazio erabakigarririk aurkitzen. Hasieran lan gutxiko sasoietan kezkatuta egoten ginen, baina denborarekin zikloa beti errepikatzen zela konturatu ginen: halako batean, ustekabean, paziente berri bat agertzen zen; biharamunean, beste bi; hurrengo egunean hiru, bost, zazpi, hamar… Patologien erritmoari jarraipena eginda lortu genuen zikloa zein den jakitea. Urtero, udan izaten dugu lan gutxien (%30ean egoten garela esan dezakegu); gero, udazkenean lana pixka bat igotzen bada ere, erritmo lasaia izaten dugu (%60); neguan, ostera, lan erritmoa berriz jaisten da pixka bat (%50); eta, udaberrian, azkenik, eztanda etortzen da: paziente guztiak batera hasten zaizkigu deika, eta %100ean izaten gara, txandak eman ezinda.
Deskargatu hemen.