Martxoaren 10ean izan zuen ezbeharra Grande America ontziak Bizkaiko Golkoan, Frantzian, Arroxela hiritik 300 kilometro ingurura. Su hartu, eta azkenean hondoratu egin zen, 2.200 tona fuel olio zeramatzala. 2.000 ibilgailutik gora eta 365 edukiontzi ere bazeramatzan, eta edukiontzi horietako 45ek merkantzia arriskutsuak zituzten. larrialdi zerbitzuak aktibatu dira eta jarraipena egiten hari dira itsasoan noraezean dabilen olioa, baina oraingoz, ez du aurreikusten ezbeharrak euskal kostaldean ondoriorik izatea. Ekogistak Martxanek bere kezka adierazi du. Eneko Aierberekin arriskuaz mintzatu gara.
Deskargatu hemen.