REASen eskutik, ekonomia sozialeko ekimenak ezagutzen

REAS Euskadien lana hobeto ezagutzeko aukera izan genuen ekainean, izan ere, kontsumo kritiko eta eraldatzailearen eremuan dauden ekimen batzuk ezagutzera emateko, txangoa antolatu zuen ekonomia solidarioaren inguruko elkarte honek, eta guk izena eman genuen bertan.

Hasteko, bertako Zaloa Pérezek azaldu zigun zer den REAS Euskadi. Ondoren, autobusa hartu eta Berziklatu enpresa ezagutu genuen, herrietan jasotzen diren altzari zaharrak jaso eta birziklatzeko txikitzen dituen zentrua. Horren ostean, Bilbora itzuli eta Labore elkartearen egoitzan Labore bera, Fiare eta Goiener ezagutu genituen, elikadura, energia eta banka arloetan gizartea eraldatzeko ikuspegia duten ekimenak eta REASen kideak dira hirurak.

Felipe Urkidi, FIARE banka etikoari buruzko azalpenak ematen

Besteak beste, Felipe Urkidik FIAREren banka etikoa zer den azaldu zigun euskaraz. Reaseko merkatu sozialen arduradun Blanca Boixek azaldu zigunez, REASen lau sektore estrategiko ordezkatzen dituzte ekimen hauek, baina guztira 114 baino gehiago dira REASen merkatu sozialak osatzen dituzten entitateak. Aniztasun horren erakusgarri izango da asteburu honetan, azaroaren 8 eta 9an, Bilbon izango den Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) festa.

Gehigarri moduan, bidean Blancak Ekonomiaren kapitalismoan harrapatuta kontakizuna irakurri zigun, kapitalismo korporatibistaren ekonomiaren aurrean, ekonomia sozial eta solidarioak dituen balioak erakusten dizkigun ipuin laburra, Silvia Nanclaresek Diagonal aldizkarian argitaratutakoan oinarritua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten' jardunaldia EHUn antolatuko da 4. aldiz

og. Aza 7 , 2019
‘Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten’ deituriko jardunaldiak antolatu dituzte EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak, Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Gure Sarea elkarteak. Ekimena Bizkaiko kanpuseko Areto Nagusian garatuko da azaroaren 20an. Jardunaldiak, urtero legez, problematika bat aurkezten du: gaur egun 4 neskatotatik batek eta 7 mutikotatik batek abusu sexuala jasan du 13 […]

Honekin lotuak