Martxoaren 29an martxan jarriko dira, 5 asteburutan zehar, Pabiloi 6ko Antzerki Arinaren Zazpigarren Jardunaldiak. Jardunaldi ezagunak dira jada. Gainera aurten Aste Santuarekin bat etorriko dira. Berrogeita hamar sortzaile, idazle, zuzendari eta antzezle baino gehiago hartuko dute parte jardunaldi hauetan, euren lan laburrak (15 minututakoak) ohikoak ez diren lekuetan eskainiz. Ikuslego talde txikiren begiradapean. Gaurkoan hiru aktore batu zaizkigu Bilbo Hiria irratira- Ane Pikaza, Gaizka Chamizo eta Nerea Eleizalde. Hirurak ibiliko dira pieza bat eskaintzen Pabiloi 6 aretoan datozen egunetan.
Deskargatu hemen.