BERBAz:IRATXE ORMATZA IMATZ, bidaien, idatzien eta itzulpenen ganera

Eguneroko bizitokiari eta bizimoduari bidaian dabilenaren begiez begiratzen dotso Iratxek. Horretan gustetan da, behintzat. Duela 7 urte Hego Ameriketako baztarretan ibili zan bera, ustebakoan motxila hartuta, han eukan neba Ekaitz barriz ikusteko aukerak bultzatuta. Nebagaz hasi, eta gero bera bakarrik ibili zen urte erdiz. Eta orduko bizipenez HEGOAK liburua osatu eban. Bizkaieraz idatzi be.

Itzelezko aldaketak eragin otsezan bidaia hark. Ordutik bere kabuz dabil lanean Bilbaon BERBA itzulpen zerbitzua eskainiz eta egunerokoa gozatzen. Horretaz berba egiteaz gain, txirotasun-aberastasunak, ordularia eta denbora, umeen lana eta zoriona, familia eta lagunak,… horrelakoak hartu doguz berbagai, ordubeteko solas atseginean.

Erreferentziak:

BERBA itzulpen zerbitzua: iraberba@yahoo.es

HEGOAK liburuaz: http://www.euskalkultura.com/albisteak/iratxe-ormatzak-hego-amerikako-sei-herrialdetan-bizitako-esperientziak-kontatzen-ditu-hegoak-liburuan

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Betty Lavette

og. Eka 3 , 2010
Ekainaren 19an Getxon Blues Jaialdian egongo dela eta, Betty Lavettek bete du gaurko saioaren tarterik handiena. kantaria eta bere ibilbidea aurkeztu ondoren, bere azken diskoa ezagutzeari ekin diogu. Disko horretan Britainia Handiko rock artistek sorturiko zenbait kanta soul esparrura ekarri ditu Betty Lavettek eta eta bere erara eman. “Interpretations” dauka […]

Honekin lotuak