SOINUGELA: Africando, Afrikako saltsa musika

AfricandoHasieran, The Cherry Bopers taldearen musika entzun dugu, Bilbotik funky musika egiten duen taldea. Gero, musikari berberez musika ezberdina egiten duten bi talde izan ditugu: Urgabe (rock esparruan) eta Korrontzi (folk esparruan). Euskal Herritik Ingalaterrara joan gara country musika entzutera Alan Tyler eta bere taldearen eskutik. Gainera, esan beharra dago Alan Tylerren azken diskoa Bilboko Hanky Panky etxeak argitaratu duela. Horren ostean, Steve Earleren Revolution Starts Now (Iraultza orain hasi da) izeneko diskoa ezagutzen aritu gara. Gero, Hego Afrikan ibili gara reggae musika entzuten bertako Lucky Duberekin. Tom Petty ere izan dugu Soinugelan Highway Companion (Autopistako laguna) diskoaren bidez. Euskal Herrira itzulita, kanta bana entzun dugu Pantxoa eta Peio Lurra eta maitasuna eta Anje Duhalderen Sorminetan diskoetatik. Mojo aldizkariak Jimmy Henndrixen omenez ateratako Experienced diskoa ere ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Jarraian, txango labur bat egin dugu Kubako musikan Septeto Santiagueroren Los mangos bajitos diskoaren laguntzaz, eta saioaren azken ordu erdian Afrikan ibili gara, Africando taldearen zazpigarren diskoa sakonxeago ezagutuz. Senegalgo talde honek 15 urte daramatza, saltsa musika egiten. Saioa deskargatzeko, klikatau HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Potto:Aulestiko saioa

ol. Aza 10 , 2006
Joan den domekan Aulestian jokatutako Bizkaiko txapelketako azken kanporaketa saioari erreparatu diogu bertan entzundako bertsorik onenak nabarmenduz. Eta asteartean Xalbador hil zenetik 30 urte igaro zirenez bere ahotsa errekuperatu dugu 68an Donostian egin saio batetik. Azkenik agenda ere aipatu dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061110.mp3

Honekin lotuak