Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu berri du, euskarazko hedabideen egoera aztertzen duen urteroko txostena. Urtekarian artikulu ugari jaso dituzte, eta bertan jasotako datuak zein azterlanak aztertu ditugu Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile Libe Mimentzarekin. Sektorea aldaketan dago eta horrelakoetan oso garrantzitsua izaten da ikerketa eta hausnarketan, Behategiaren urtekariaren helburua hori da, ikerketa eta hausnarketa gune bat izatea. Urtekarian 13 artikulu eta ikerketa lan jaso dira, gai anintzen inguruan. Laburbilduz, egun hedabideen inguruan dauden kezken inguruan hausnartu da, hainbat ikuspegitatik: genero ikuspegia, euskararen presentzia, kalitatea, kontsumoa…
Deskargatu hemen.