Pikara Magazina duela 10 urte sortutako komunikabide alternatiboa da, kazetaritza feminista lantzen dute eta urtero paperezko zenbaki bat argiratzen dute, ohikotan sarean irakur daiteke. Oraingoan zazpigarren paperezko zenbakia argitaratzeko crowfundign kanpaina habitatu dute, June Fernandez kazetariak kontatu digunez azkena modu honetan egingo dutena izango da, izan ere harpidetza sendotu eta datozen urteetan egitura sendoagoa izan nahi dute. Aurtengo zenbakiaren gaia “Hitzak” izango dira, leloa “Pasa hitza, sistah!”. Lan nekeza da urtero horrelako kanpaina bat garatzea eta gainera ez dute harpidetzen aukera beste egonkortasunik ematen. Ondorioz, hemendik aurrera Pikararen urtekaria etxean jaso nahi baduzu, harpide izatea da bidea.
Deskargatu hemen.