Astero legez, ARGIA astekariaren eduki batzuk aurreratu dizkigu bertako Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, Zaldibarko zabortegiaren kolapsotik urtea betetzear dagoela, azalera eraman du gaia ARGIAk. Zaldibar zona cero liburua idatzi duen Ahoztar Zelaieta kazetaria elkarrizketatu du Estitxu Eizagirrek, hondamendiaren erantzuleei izen-abizenak ipintzeko ikerketa eta dokumentazio ahalegin mardula dugu liburua eta, atzean dagoen eredu industrialistak sortutako ezkutuko arazo erraldoia, hondakin industrialena alegia. Interes ekonomiko eta politikoak gurutzazen diren eredu suntsitzaile baten erretratua eta haren arduradunen alineazioa egiten saiatu da Zelaieta liburuan. Koronabirusaren aurkako txertoen gaia jorratu du, bestalde, Pello Zubiriak, Kubako Soberana 02 txertoaren inguruko erreportajean. Txertoen sorkuntza eta banaketa eredu ezberdina posible dela argi utzi du Kubak, mundu osoko herrialde pobreenen esku doan jartzeko asmoarekin. Azkenik, Arbelaitzek berak landutako informazio bat aipatu dugu, Donostiako Udalak egin nahi duen Surf parke artifizial baten egitasmoaren inguruko xehetasunak ekarrita.
Deskargatu hemen.