Ostegun honetatik aurrera Plaza Barriko Euskaltzaindian izango da martxan Bilboki: formato txikiko antzeslanak eta euskaraz, Kafe Bilbaok eta Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta. Gaurkoan, Gilkitxaro taldearen “8 begi” antzeslana izango dugu ikusgai, konpainia horren Galder Perezek azaldu digunez: berrogei ta hamar minutuko lana non absurdotik abiatuta kutsu komikoa eta kabareta uztartzen diren. Datorren astean Oier Guillánen “Herio heroi” izango da eta udazkenetik aurrera programazio jarraia eskainiko du Bilbokik.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.