Elvis Costelloren azken diskoa, “Secret, Profane and Sugarcane”, entzunez zabaldu digu gaur Soinugela Pedro Elias Igartuak. Gero, Huey Piano Smith musikariak eginiko disko bitxi batetik kantu pare bat entzun dugu: Rockin´Pneumonia. Don Byron heldu zaigu gero “Do The Boomerang” lanarekin. Aurreko astean bezala, infernuan ere egon gara Mojo aldizkariak atera duen “Highway to Hell” diskoaren bidez. “Rural Blues” bilduman Papa Lightfooten ahots eta ahosoinu ikaragarri onak aurkitu ditugu. Eta Rolling Stones taldekoek beren diskorik hoberena ekarri digute: Exile On Main Street. Saioaren bigarren orduan, astero legez, monografiko bat prestatu digu Pedrok, oraingoan Kate eta Anna Mc Garrigleri buruzkoa. “Dancer with Bruised Knees”, “French Record” eta Pronto Monto” diskoetatik zenbait kanta entzuteko beta izan dugu.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.