Apirilaren 17an egingo dutena “Diru asko mingainez, poltsan bat ez” lelopean eta AEKk antolatuta. Gakoa honako hau da: bertsolariek kantatutako bertso bakoitzaren atzean esaera zahar bat dago eta horixe, zehatz mehatz, asmatu behar dute partehartzaileek. Goizean hainbat ibilbide antolatuko dituzte Sopelako taberna batzuetan. Arratsaldean Ander Deuna ikastolan izango dira, Miren Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikanorekin, Aitor Fernandez de Martikorena antolatzaileak esan digunez. Bazkaldu ondoren, final erdia eta finala izango da.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.