¿Cómo hemos llegado a esto? (Nola heldu gara honetara?) komediak maitasun triangelu baten istorioa kontatzen du eta Campos antzokian izango da irailaren 8ra arte. Gaurkoan Mitxel Santamarina aktore batu zaigu gure mikrofonoetara. Gemma Martínez, Maribel Salas, Mitxel Santamarina eta Gorka Minguez dira ¿Cómo hemos llegado a esto? antzezlanaren protagonistak. Maitasun triangelu baten istorioan murgilduko da publikoa. Izan ere, zein da adiskidetasunaren lehenengo legea? Ez duzu zure lagunaren bikotearekin edo bikotekide ohiarekin harreman sentimental nahiz sexualik izango. Edo hori da behintzat, obraren protagonistek diotena. “Sentimendu absurdoa da, baina guztioi gertatzen zaiguna.
Deskargatu hemen.