Urteari hasiera emateko, hiru zatitan banatu dugu saioa. Lehenengoan, James Brown zenari eta urtarrilaren 8an 60 urte bete dituen David Bowieri omenaldia. Saioa bukatzeko, zuzeneko iradokizunak: Ostiral honetan, Detroitetik The Mugg eta The Paybacks taldeak Bilboko Kafe Antzokian eta Jim Morrisonen The Doors taldeko kideek osatu talde berria Donostian, Riders on the Storm. Bestalde, urteroko hitzordua Elliott Murphy olerkariarekin, ostiralean Leioan eta igandean berriz, Euskalduna Jauregian.
Saioaren atal nagusia Iñigo “Cabezafuego” nafarra buru duen talde berriari eskaini diogu. Royal Canal da taldea, Noizpop zigiluarekin debut zirraragarria atera berri duena. Saioa deskargatzeko, klik HEMEN.
Next Post
POTTO: Bizkaiko txapelketako finala Bilbon. 1.Partea
ol. Urt 12 , 2007
Gaurko POTTO emanaldian Abenduaren 16an jokatutako Bizkaiko finalari erreparatu diogu. Zortzi bertsolarien agurrak, eta ondoren bikoteka egindako zortziko handiko eta txikiko saioak entzuteko aukera ukanen dugu. Agendari ere erreparatu diogu. Goza ezazue zenbait bertso hunkigarriez!!!. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070112.mp3
Honekin lotuak
-
2013/10/03
10etatik aurrera: Bilboko Kronika
