SOINUGELA: Toumani Diabaté, kora jole bikaina

Toumani diabateMali aldera eraman gaitu gaurkoan Pedro Elias Igartuak Toumani Diabaté kora jole bikainaren azken diskoa ezagutzera: The Mandé Variations. Mandé etniako semea izanik, bertako zenbaitkantu tradizional hartu eta bere ohiko maisutasunaz moldatu disko honetarako. Horrezaz gain, beste hainbat musikariren lanak ere entzun ditugu: Cat Power, Thunder Express (Suediako rock taldea), Dropkick Murphys (Irlandako musika elektrikoki lantzen duen Bostongo taldea), The Cabrians (haizezko sekzio handia daukan Kataluniako taldea), Dulcarama (Asturiasko emakume panderojoleak), Le Noise bilbotarrak, Anari eta Baldo Martinezen “Proyecto Miño” (ibai horren bi ertzetako tradizioa jazz girora ekarria). saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080306.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Eider Rodriguez idazlea eta Kokein musika taldea

al. Mar 10 , 2008
Ipuin bilduma ekarri dugu piperpolisgo lehen tartean. Pasadan urteko udazkenean plazaratu zuen Eider Rodriguez idazleak ‘Haragia’ deituriko liburua. Hamabi ipuinez osatua da Eider Rodriguezen bigarren bilduma hau. Liburuko lehen kontakizunak eman dio izena, ‘Haragia’. Musika Kokein taldearekin batera etorri da. Talde eibartarrak lan berria aurkeztu digu. Saioa deskargatzeko egizu klik […]

Honekin lotuak