BASKISTAN: Forro in the Dark – “Bonfires of Sao Joao”

Forro in the dark    Forro in the Dark taldeak, bere izenean dioen bezela, forro izeneko Brasileko ipar-ekialdeko generoa jorratzen du. New Yorkeko Nublu klubean asteazkenero bere emanaldia egiten duen talde honek, jendez gainezka izaten du aretoa, sarreran ilara luzea C hiribidean, dantzarako gosea duen publiko fidelak osatua. Taldeak ez du estilo honetako instrumentazio klasikoa erabiltzen eta perkusioek gidatutako haize, gitarra eta ahotsen konboa osatzen dute. New Yorken finkatutako musikari brasildarrek osatzen dute Forro in the Dark, eta bere lehen lanerako “Bonfires of Sao Joao” luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte: David Byrne, Bebel Gilberto eta Miho Hatori.
Bigarren orduerdiari Afrikako izar batekin eman diogu hasiera. Cheikh Lô eta bere azken lana “Lamp Fall” afrikako eta brasileko doinuak nahasten dituena. Jarraian izango ditugu Ayalèw Mèsfin etiopiarra, Rokia Traoré maliarraren “Bowmboï” diska, Sfatayim marokiarren “Esterika” trantzerako kanta eta Khaled erregearen “Raba Raba”, pop doinuen eta arabiar orkestra klasikoen nahasketa. Saioa deskargatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Kirmen Uriberekin, Mokaua, Dabaka musika lehiaketa,

al. Urt 8 , 2007
Logela multimediaren lehenengo proiektu musikala Mokaua du izena. Hamaika abesti bildu dituzte cd batean eta DVDan logela multimediak azken urteetan egin dituen lan aipagarrienak, break on stage break dance lehiaketarako egin diren bideoak, motoi grafitiak, zuzenekoak eta sormen esperimentalak biltzen dira.Logelaren proiektu berria ezagutzeko Ander Garaizabal izan da gurean. Kirmen […]

Honekin lotuak