Azaroaren 25etik 29ra, Bakea eta Duintasuna, SODePAZ eta Bakea eta Elkartasuna erakundeek, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eragite politikorako agenda bat diseinatu dute Palestinako bi erakundetako ordezkariekin. Bisitaren helburua errefuxiatu palestinarren eta preso politikoen egoera ikusaraztea da, eta baita errefuxiatuen itzulera eskubidea aldarrikatzea ere. Era berean, Israelgo estatuaren giza eskubideen urraketak salatzen dituzten elkarteen kontrako jazarpenak eta kolono israeldarren erasoak salatuko dituzte, eta baita, emakume palestinarren erresistentziaren inguruan arituko dira. Eneko Callek ekarri dizkigu bista honen nondik norakoak.
Deskargatu hemen.