Gaurkoa Uribe kostako Hiruka aldizkariko errepasoa egin dugu Unai Brearekin batera. Abenduko zenbaki berezian Gabonetako pirotekniaren inguruan eginiko erreportajea ekarri digu. Laster entzungo dira bolanderak, txapliguak eta askotariko petardoak han eta hemen. Askok horietaz gozatuko dute, bolborazko artefaktu horiek sortzen dituzten argiek, soinuek, distirek eta txinpartek hipnotizatuta. Baina aldi berean, arriskutsuak izan daitezke horiek manipulatzen dituztenentzat, eta izugarrizko beldurra eragiten diete beste hainbati, autismoa duten umeei eta animaliei batez ere. Datorren urtea 40 urte beteko ditu ALBE bertso eskola, bertso eskolaren nondik norakoak ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.