Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere Bai plataformek agerraldia egin dute, bihar Bilbon, jokatuko den partidaren garrantzia azpimarratzeko. Argi adierazi dute indarrean jarraitzen duen genozidioari ezetz esateaz gain, herriek libre izateko duten eskubidea, euskal selekzioen ofizialtasuna eta palestinar herriarekiko elkartasuna. Sektore guztietako pertsonek egin dute bat biharko egunarekin; horien artean, […]

Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Grebak eta lanuzteek jarraipen zabala izan dute industrian eta hezkuntzan, eta zenbait enpresatan produkzioa eten behar izan da. Eguerdian manifestazioetara dozenaka mila pertsona elkartu dira, aldarri argiekin: “Israeli boikot, […]

Gazako egoeraren inguruko azken gertakarien aurrean, eta egoeren aldakortasuna kontuan hartuta, Gernika-Palestina herri ekimenak agerraldia egin du gaur goizean. Argi adierazi dute palestinarrei bakarrak dagoekiela beren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea eta Palestinatik datorren ahotsa altxatzen jarraituko dutela. Gazako Osasun Ministerioaren datuak emateaz gain, balioan jarri dute azken bi urteotan Euskal […]

Astero bezala, Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Argiak asteon monografikoa egin du Palestinari elkartasuna adierazteko, “Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot” izenburupean. Erreportajeak, elkarrizketak eta iritziak bildu dituzte; guzti-guztietan adierazi diote palestinar herriari elkartasuna. Bestalde, Gorka Peñagarikano Donostiako Zinemaldian da. Guztira, 24 pelikula inguru ikusiko ditu, eta orain arte […]

Urte bat eta erdi igaro da Palestinan aurkako erasoaldi hasi zenetik, eta dirudienez gero eta gehiago dira nazioartean Israelen aurkako presio ekonomiko eta politikoa indartzen duten mugimenduek. Israelek Gazan eta lurralde okupatuetan daraman eraso militarraren eta genozidioaren aurrean, hainbat gobernu onartzen hasi dira ezin dela normaltasunik egon Israelek ez badu […]

Urtero, maiatzaren 15ean, mundu osoko palestinarrek, 12,5 milioi inguru, Nakba eguna gogoratzen dute, Palestinaren garbiketa etnikoari eta 1948an Palestinako gizartearen ia erabateko suntsipenari erreferentzia eginez. Baina Nakba edo “hondamendia” ez zen 48ko maiatzaren 15ean hasi, ezta amaitu ere, jarraian ikusiko dugunez. Egun hartan, Israelgo Estatua aldarrikatu zuen mugimendu sionistak. Israelen […]

Urriaren 7an, astelehenean, urtebete beteko da Palestinar erresistentziak hamarkadetako zazpalkuntzari erantzuna eman ziola, eta Israelgo estatu sionistak Palestinarren aurkako azken ofentsiba abiarazi zuenetik. Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala deitu du biharko; 12:00etan abiatuko da Jesusen Bihotza plazatik. Bi aldarri nagusi izango ditu kaleak  larunbatean: batetik, Palestinar erresistentziari babesa ematea, eta bestetik, […]

“Students for Gaza” mugimenduarekin bat egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek. Ikasle Abertzaleek, Ikamak, Ernai antolakundeak eta LAB sindikatuak deitutako mobilizazioekin, hamarnaka ikaslek egin dute bat. Ekiñe Tolosa Ernai gazte antolakundeko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi utzi du datorren astean, agian, berriro antolatuko dituztela kanpandiak. […]

“Ez gure izenean, transbibollomarikak Palestinarekin” manifestuak 100 atxikimendu baino gehiago izan ditu Euskal Herriko LGTBI komunitatearen, norbanakoen eta eragileen artean. LGTBI komunitateak  genozidioa salatzetik haratago joan nahi du egoera honetan jarrera aktiboa hartuz. Horregatik, Israeli boikota eta asteburu honetan Euskal Herrian Palestinako herriari elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetara LGTBI banderarekin […]