“Badun hamairu” 7 katu gaztetxearen 13. urteurrena

7 katu gaztetxeak 13 urte beteko ditu datorren astean. Urtero legez urteurrena ospatzeko aste osoko egitaraua antolatu dute. Gaztetxearen berri emateko Julen eta Irati batu zaizkigu irratian. “Badun hamairu” lelopean aste osoko egitarau antolatu dute. Astelehenetik asteazkenera hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrak egingo dituzte gaztetxean, grebari begira bideratuta. Horretaz gain, 7Killo azoka egongo da gaztetxean egun hauetan zehar. Ostiralean umeentzako jolasak egingo dituzte Plaza berrian eta gauen kontzertuak gaztetxea, Orbel, Lehiotikan eta Uki Selektah. Larunbatean bazkaria egingo dute Solokoetxeko institutuan eta bazkal ostean kontzertua izango da, Azkenik, 21:00etan larunbateko kontzertuei honako hauek izango dira,  Amooma, Trikoma eta Suaia eta Ama Rebel. Urteurrenarekin igandean bukatuko da , klasikoa bilakatu den bertso saioarekin  Oihana Bartra, Ane Labaka, Uxue Alberdi eta Joanes Illarregi izango dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #89: Brittany Howard, Alabama Shakes, Pup, Physis versus Nomos, Ibil Bedi, Karen Dalton, Ezra Furman

ar. Urt 21 , 2020
Gaurko orduari hasiera emateko azken bolada honetan guztiz engantxatuta gauzkan disko bat ekarri dugu. Brittany Howard-en Jaime diskoa, hain zuzen ere. Jaime Brittanyren arreba txikia zen, minbiziak jota hil zena. Alabama Shakes taldea tarte batez utzi eta bakarkako bere lehenengo diskoa grabatzea erabaki du eta disko hori bere arreba zenari […]

Honekin lotuak