MUSIBLA #89: Brittany Howard, Alabama Shakes, Pup, Physis versus Nomos, Ibil Bedi, Karen Dalton, Ezra Furman

Gaurko orduari hasiera emateko azken bolada honetan guztiz engantxatuta gauzkan disko bat ekarri dugu. Brittany Howard-en Jaime diskoa, hain zuzen ere. Jaime Brittanyren arreba txikia zen, minbiziak jota hil zena. Alabama Shakes taldea tarte batez utzi eta bakarkako bere lehenengo diskoa grabatzea erabaki du eta disko hori bere arreba zenari eskaini. Brittany-ren taldea ezagutzeko Alabama Shakes-en pare bat pieza ekarri ditugu, euren Sound & Colour diskotik. Pup taldea segidan, Kanadatik datorren taldeak Pathetic Use of Potential izeneko akronimoa darama izen bezala eta hiru disko dauzkate kalean, azkena, 2019an atera duten Morbid Stuff. Bertatik abesti pare ederra. Physis versus Nomos talde interesgarriaren atzean Beñat Antxustegi dago, proiektu honek bere abestiei bide emateko plataforma bezala ulertu daiteke. Ikuspuntu berriak aurkitzen ditugu abesti bakoitzean, sentsibilitatea hitz bakoitzean. Euren Arraro nioenean diskoan hori guztia eta gehiago eskaintzen dute. Ibil Bedi talde nafarra interesgarri askoa hurrengo izango da gaurko zerrendan. Berandu baina garaiz izeneko diskoa kaleratu berri dute eta bertan “Ama” bezalako abesti biribilak biltzen dituzte. Ez diegu arrastorik galduko! Karen Dalton izan zen bluesaren ahots garrantzitsuenetako bat, bere banjoarekin batera hainbat garitotan jotzen ibili zen, besteak beste, Bob Dylan hasi berri batekin. Bi abesti eder Karen Daltonen ahots ederrarekin. Ezra Furmanek disko berria kaleratu du, Twelve Nudes eta ireki berri dugu gaurko musibla honetarako. Bukatzeko Tyler, the creator egilearen I Think abestia ekarri dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Nola galdu denbora" Skakeitan taldearen berriaz

az. Urt 22 , 2020
 Bueltan dator Skakeitan musika talde donostiarra, ‘Nola Galdu Denbora’ izeneko disko berriarekin. Laugarren lana dute donostiarrek eta saltoa eman nahi izan dutela adierazi dute “bai eduki eta baita forma aldetik”. Aurrekoetan bezala  Haritz Harreguyrekin burutu dute grabaketa lana, eta, hori gutxi balitz, Londresera abiatu dira soinu berrien bilaketan, Eliot James […]

Honekin lotuak