SOINUGELA: Betty Lavette

Ekainaren 19an Getxon Blues Jaialdian egongo dela eta, Betty Lavettek bete du gaurko saioaren tarterik handiena. kantaria eta bere ibilbidea aurkeztu ondoren, bere azken diskoa ezagutzeari ekin diogu. Disko horretan Britainia Handiko rock artistek sorturiko zenbait kanta soul esparrura ekarri ditu Betty Lavettek eta eta bere erara eman. “Interpretations” dauka izena diskoak eta, britainiar egileek eurek kontrazalean aitortzen dutenez, bertsioak zenbaitetan jatorrizko kantak baino hobeak dira Bettyren ahots ederrean.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#52 Ziklox!

og. Eka 3 , 2010
8Oko hamarkada!  86tik 87rarteko bizia izan zuen talde mitiko bati eskainitako monografikoa: Ziklox Garaialde. Sasoi hartako giroaren eredugarri izan zen Ziklox Garaialde, berebiziko garrantzia izan zuena Alegiko Biba La Birgen jai alternatiboetan; Jota etorri zaigu berbetan,lehen bateri jole eta orain kantari kontzertu bakarrerako.Larunbatean Alegin, Tonto Kalen! Elkarrizketa brutala! Saio hau […]

Honekin lotuak