Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu zituzten otsailaren 14tik martxoaren 28ra.Lau saioko jardunaldiak izan ziren , lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna. Nola sortzen da gai horiei buruzko errelatua? Nola eragiten digu? Jarraian lehen saioa duzue entzungai Katixa Agirre eta […]

Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu zituzten otsailaren 14tik martxoaren 28ra.Lau saioko jardunaldiak izan ziren , lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna. Nola sortzen da gai horiei buruzko errelatua? Nola eragiten digu? Jarraian lehen saioa duzue entzungai Lorea Agirre eta […]

1

Jakina da Piperpolistarrak antzerkizale amorratuak garela, hori dagoeneko entzule jakingo duzu. Horregatik saioa abiatzeko urte amaierarako antzerkiari loturiko argitalpenen inguruan mintzatuko gara. Oholtzatik liburura salto eginiko hitzez eta historiak edota taularatu gabeko hitzak ere izango ditugu hizpide. Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak bi argitapel egin ditu, ‘Miss Karaoke’ Oier Guillan eta […]

Kirol Eskirolero maiteok, gaurkoa izan da aurtengo (2021eko) azken kirol-bala Bilbo Hiria irratian. WATERPOLO kirola aztertu dugu itzal handiko partaideekin: Jon Joseba Renteria lankidea Davide Cherci italiar jatorriko lekittarrarekin egon da, Jone Fernandezek Naia Duran Bartzelonan ari zaigun iruñearrarekin egoteko aukera izan du eta Galder Perez eliteko lagunak ere bisita […]

Lurrun minez antzezlana entrenatuko da Loraldia jaialdian hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Aurre estreinaldia egin zuten martxoan baina egoerak estreinaldia atzeratu egin zuen, orain udagoieneko loraldiak hartuko du estreinaldia. Olatz Gorrotzategi zuzendaria eta Galder Perez testu egilearekin berba egin dugu.  Hiruki arrosa. Desirak eta beldurrak, alkohola […]

Gaurko solasaldian Galder Perez izan da gurean, argitaratu berri duen Hiru geltoki lurrun liburua izan digu hizpide. Susa argitaletxearen Ganbila sailean hiru antzezlan plazaratu berri ditu. Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record obrak biltzen ditu liburuan. Hiru geltokira eramaten gaituen trena dakar liburuak, abiadura handiko dramak. Hiru testuak bata bestearengandik nahiko diferenteak diren […]

Astearte buruzuria izan daiteke gaurkoa baina antzerkizaleontzat berezia izan da, Gaurkoan Ganbila bildumaren bigarren labealdia aurkeztu da Bira kulturgunean. Susa argitaletxeak eta EHAZE Euskal Herriko antzerkizaleen elkarteak iazko neguan jarri zuten abian euskal antzerkiari eskainitako Ganbila izeneko liburu bilduma, eta bigarren labealdia aurkeztu dute gaur. Hiru liburu aurkeztu dira “Isiltasuna” […]

1

Denontzat egun bereziak izaten ari dira, eta koronabirusaren krisiak kazetaritza egiteko erak aldatu ditu. Gure egunerokotasunean pertsonekin kontaktua izaten dugu, baina ezohiko egoerak bakardadea ekarri du, etxetik lan egiten gabiltza eta. Lanbide asko kolpatu ditu COVID-19ak tartean hedabideen egunerokoa. Jarduna mantendu baina formetan eta edukietan aldaketak izan dira. Adibidez, aurrez […]

1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]