Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat euskararen aldeko lasterketarekin. Arratsaldez, 19:30ean iritsi zen Bilbora Korrika 22, eta irudi ederrak utzi zizkigun, jende uholdea izan baitzen, tipi-tapa euskararen aldeko pausuak emanez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea aldarrikatzen. Ekintza lasterka ibiltzea izan zen, baina hitza,  gure hizkuntza nagusi izatearen aldarri argia egin […]

1

Denontzat egun bereziak izaten ari dira, eta koronabirusaren krisiak kazetaritza egiteko erak aldatu ditu. Gure egunerokotasunean pertsonekin kontaktua izaten dugu, baina ezohiko egoerak bakardadea ekarri du, etxetik lan egiten gabiltza eta. Lanbide asko kolpatu ditu COVID-19ak tartean hedabideen egunerokoa. Jarduna mantendu baina formetan eta edukietan aldaketak izan dira. Adibidez, aurrez […]

Hemen duzue gaur Korrikaren Bilboko ibilbidea jarraitzeko zuzenean, Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin egin dugun irrati saio berezia osorik entzungai. Eguerdian sartu da lasterketa Bizkaiko hiriburura, eta arratsaldera arte ariko da, auzoz auzo. Euripean egin ditu ia kilometro guztiak baina jendetza batu da. Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin elkarlanean kilometroz kilometro eta […]

Ostegunean irrati saio berezia egingo dugu elkarlanean Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria irratiak eta Uriolak. 12:00etatik 15:00etara Korrikaren Bilboko ibilbidea zuzenean jarraituko dugu, auzorik auzo. Korrika nondik dabilen eta auzora noiz iritsiko den jakiteko modurik onena gure emankizuna entzutea izango duzu. 11:48tan sartuko da Zorrotzatik korrika, lehenengo kilometroak zuzenean biziko ditugu […]

Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]

Igande goizean heldu zen Korrika Bilbora, 7:30ean sartu zen botxora eta, bost orduz batera eta bestera ibili ostean, San Nikolas aurrean ezarritako helmugara heldu zen. Lasterketa honen azken hiru orduak jarraitu genituen elkarlanean antolatutako irrati emankizunean: iragarri genuen moduan, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia aritu ginen, giro ederrean,  […]

Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik konexioak eta elkarrizketak […]