#NikEtxeanEsperimentuak ekimena martxan jarri du Elhuyarrek

Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Egunez egun apiril osoan zehar etxean egiteko esperimentuak bildu dituzte, Atziber Lasa Elhuyarreko kideak ekarri dizkigu nondik norakoak. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da. Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko deia egin dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eskorbuto taldea ardatz duen “Generación anti todo” dokumentala plataforma digitaletan jada ikusgai

ol. Api 3 , 2020
‘Generación Anti Todo ‘dokumental eta fikzioaren artean dabil Eskorbuto taldearen inguruan, Santurtziko punk talde mitikoa abiapuntu belaunaldi eta urte batzuen argazkia Dakar gaur eguneko begiradatik . Atzoko eta gaurko gazteen arteko elkarrizketa bat proposatzen digu, hainbat zinema jaialditan estreinatu ostean plataforma digitalera iritsi da, konfinamendu egun hauetarako proposamena interesgarria izan […]

Honekin lotuak