Bueltan da Getxo Jazza Jaialdia

Osasun egoeraren ondorioz urtebete geldirik egon ondoren, Getxok Jazzaldiari ekingo dio berriro. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean ospatuko da jaialdiaren 44. edizioa Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. Estatuko jazzaren izen handiko artistak izango dira protagonistak oraingoan, baina Talde Lehiaketako banda gazteak edo euskal jazzaren aldeko apustua alde batera utzi gabe. Iñaki Saitua ekitaldiaren arduadunak adierazi duenez, jaialdiaren ezaugari nagusiak, kalitatea, aniztasuna eta gazteen aldeko apostua dira.

Muxikebarri zentroak jaialdiko kontzertu nagusiak hartuko ditu 19:00etan, baita Talde Lehiaketa ere, aurten goizeko ordutegira pasako dena. Horrela, lehian jardungo diren lau talde europarrek emanaldia eskainiko dute 13:00etan. Arratsaldean, 17:00etan, Biotz Alai plazan, «Hirugarren milurtekoa» atala izango da, eta euskal jazza eta banda gazteak uztartzen dituen doako eskaintza gerturatuko dio publikoari. Uztailaren 3an eta 4an leku berean 12:30etik aurrera, egingo diren familientzako bi emanaldiek osatuko dute aurtengo programazioa.

Getx Jazz 2021eko kontzertu nagusiei dagokienez, Javier Colinak irekiko du aurtengo edizioa. Javier Colina Europako egungo kontrabaxu jotzailerik ospetsuenetariko bat da, eta ezinbesteko pieza erritmiko bilakatu da fusio latinoetatik gertu dagoen edozein talderentzat.

Informazio gehiagorako egin klik hemen

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Birziklaon" sensibilizazio kanpaina jarri dute martxan Harrobi ikastolako ikasleek

az. Eka 9 , 2021
Marketin eta 3Dko ziloetako ikasleek Birziklaon proiektuari ekin diote Bilboko udalarekin batera. Helburua, murriztea, berrerabiltzea eta birziklapenaren aldeko apustua egitea dela adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, antolatutako ekintzen artean, Instagramerako challenge bat sortu dute gazteek 24 ordu plastikorik gabe egotea zer den ikusi, eta hausnartzeko. Eragin soziala duen kanpaina hau BBK […]

Honekin lotuak