Gaur hasi da, Madrilen, Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa. Konponbidea, demokrazia eta askatasuna lelopean gure esku dago dinamikak protestak deitu ditu gaur arratsalderako. “Erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa bat” izango da, Gure Esku Dago dinamikak salatu duenez. Horregatik, mobilizazioak antolatu ditu, “preso politikoei babesa adierazteko eta bidegabekeria honen aurkako konpromisoa adierazteko, beste behin ere” kalera ateratzera deitu dute. Otsailaren 17an izango da hitzordu nagusia, igandez: manifestazio bat abiatuko da 12:00etan, Donostiako Kataluniako plazatik. Mobilizazioak ez dira izango auzipetu kataluniarrekiko elkartasunez GEDek martxan jarritako egitasmo bakarra. Izan ere, alor anitzetako 60 herritar ezagun inguruk sinatutako manifestua plazaratuko dute.
Deskargatu hemen.