Kultur diziplina askotako sortzaileak elkartuko dira Galdakaon. Azaroaren 5era arte, kultura diziplina ugaritako sortzaileak hartuko dute plaza. Gaur Metrokuadroka sormen laborategiak “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” antzezlana eskainiko du.
Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean manifestaziora deitu du bihar, azaroaren 4an, euskara epaitegietan jasaten ari den eraso oldea salatzeko. Larunbatean 17:00etan abiatuko da manifestazioa Euskalduna Jauregitik eta udaletxe aurrean bukatuko da. Honatx Bilbo Hiriak jasotako hainbat atxikimenduren bilduma, Kontseiluaren Idazkari Nagusi Idurre Eskisabelen hitzekin hasita. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231103_kontseilu_laburpena.mp3 […]