MUSIBLA #101: Flat Worms, Jupiter Jon eta Amaren Alabak, Kurt Vile, Igor Arzuaga, The Strokes, Bulego, Kyxo

Flat Worms Los Angeleseko hirukoteak disko berria du kalean Antarctica. Garaje punk soinuetan mugitzen da taldea, indartsu eta lakarra. Honen segidan Jupiter Jon taldeak Amaren Alabak seikotearekin egindako kolaborazioaren bi abesti jarriko dizkizuegu. cOUPAGES izeneko seriean kaleratu zuen diskoa Bidehuts zigiluak. Abesti tradizionalen ikuspegi oso pertsonala eskaintzen digute bertan. Kurt Vile, besteak beste The War on Drugs bandako sortzaileetako bat izan da, baina azken bolada honetan bere bakarkako bidean jartzen ari da arreta guztia, gaur ekarri dizuegu bere bakarkako azken diskoa Bottle it in. Igor Arzuagak disko berria dakar eta, bertan, beti ere bere unibertso distiratsu eta guztiz pertsonala bertan islatuta agertzen zaigu: bere pianoa, bere ahotsa eta bere soinu onirikoak. Menditik jaitsi ginen da bere azken diskoa. The Strokes talde amerikar beteranoak disko berriarekin dator. Beste behin ere ekarri dugu hona euren The New Abnormal taldeari ideiak agortu ez zaizkiolako seinale. Azkoitiatik dator gure hurrengo taldea Bulego izena jarri diote pop musika jorratzen duen taldeari. Euren bi abesti ekarri ditugu Datorrena datorrela eta Hegan. Urnietan dugu hurrengo geltokia, bertan Kyxo taldea aurkitzen dugu, sortu berria den talde honek bi erreferentzia dauzka sarean gaur bi horiek ekarri ditugu gurera, AMZ eta Igandetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Ekonazionalismoa

az. Mai 6 , 2020
Ekonazionalismo eta etnoekologismoa izan ditugu hizpide gaurkoan. Badira ekologismoaren baitan etnia edo arazo nazionala sartzen dutenak, badira kosmopolita edo unibertsalistak, eta badira estaturik gabeko ekologistak ere, euren burua estatuaren zapalkuntzatik askatu nahi duten nazio indigenak. Ekologismoaren baitako eztabaidetan aspaldidanik azaldu da diskurtso unibertsalista, ekologismoaren inguruko eztabaida ezin dela nazionalismoarekin nahastu […]

Honekin lotuak