MUSIBLA #197: Jeesie Ware, Ibil bedi, Lana del Rey, Ghau, Black Midi, Zinez

Jeesie Ware-k arrakasta handia izan du aurreko diskoekin Britainia Handian, orain Thet! Feels Good! diskoarekin bide beretik dator. Besteak beste soul eta musika beltza poparekin ederki nahasten dituen abesti egilea dugu Ware. Ibil bedi talde nafarrak disko berriarekin dator. Goldea izena jarri diote eta bertan pop distiranta bildu dute. “2018an sortutako proiektua da Ghau, musika oinarri, artearen aniztasuna defendatu eta diziplina ezberdinen nahasketa bat burutu nahi duena. Proiektu berri bat munduratu eta lehenesteko ordua da. Nigandik. Nirea. Gartxot hau. Barrua musikatuz beste behin, oraingoan, nire talaiatik eta bidelagun ederrek ematen duten indarra baliatuz, gustuko ditudan disziplina ezberdinak uztartzeko asmo apal bezain erraldoiarekin”. Horrela aurkezten du Ghau-k bere burua, eta Arin Nira da bere azken diskoaren izena. Lana del Rey New Yorkeko musikari bat da. Ibilbide luzea dauka eta eman duen pauso bakoitzean ez da oharkabean iragan. Bere azken diskoa ekarriko dugu gaur: Did you know that there’s a tunnel under Ocean Blvd. Ingalaterrara salto egin eta bertatik Black Midi-ren erritmo apurtu, sinkopatu eta zurrunbilotsuak dakarzkigu euren azken diskotik: Hellfire. Eta bukatzeko Zinez taldearen musika, Izan ala Ez Izan diskotik aterako dugu abesti bat. Hurrengo saioan, gehiago.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: 100. saio berezia zuzenean Kafe Antzokitik

ar. Mai 16 , 2023
Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomia saioaren 100. emankizuna ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian izan da ekitaldia, zuzeneko berezia eginez, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan baita ere urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketa plazaratuz, Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasteriok lagunduta. Ines Agirreazkuenaga ohiko agenda […]

Honekin lotuak