Musibla

La kinki beat MARKOS UNTZETA. Disko berria aterako du aurki (Zenbat euri) eta horren harira Eibartarraren musika ekarriko dugu saiora bere lehengo diskoarekin (Gaua basamortuan). PEIREMANS Euskal eszenako musikari garrantzitsuek osatutako proiektua entzuteko aukera izango dugu.

Musibla-ren azken saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

JABIER MUGURUZA Abenduak 29 lan minimalista bezain zoragarriaren soinuak ekarriko ditugu. Eta horrekin batera RUPER ORDORIKA eta LA KINKY BEAT izan ere azken hau Bilbo Hiria Irratiko jaian egongo baita ostegunean 22:00etan. Bestaldetik, HANNE HUKKELBERG norvegiarraren Little Things diskoaren soinuak entzungo ditugu. Honetaz gainera, GIRLS IN HAWAII , EDWYN COLLINSen funk soinuak, The Magnetic Fields Stephin Merriten proiektuetariko bat, garrantzitsuena edo onespena handiena lortu duena, eta Eels taldearen proposamen ilunak, bizitzaren alde ilunarekin borrokan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ongi etorri bilbohiria.com

og. Mar 2 , 2006
Irratia 2.0 esan dakioke gaur abian jarri dugun esperientziari, irratigintza modu berri baten hastapena guretzat. Webgune berri honek Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalea entzuteko aukera emango du, gure emisoraren eta bertako programazioaren gaineko informazioa emateaz gain. Baina bilbohiria.com webgunearen ezaugarririk nabarmenena emititutako irratsaioak kartara entzuteko aukera da. Bilbo Hiriak bere […]

Honekin lotuak