MUSIBLA #97: Dominique A, Big Thief, Serge, Amy Winehouse, Petti, Sleaford Mods, Sean Nicholas Savage, Mitch Ryder

Gaurkoan Dominique A.rekin hasiko dugu asteroko hitzordua. 2018an grabatu zuen Toute Latitude izenko diskoa zeina La Fragilité diskoaren ifrentzu bezala uler dezakegun, edo alderantziz, izan ere bigarren hori 2019an atera baitzuen. Batean bere bakardadean, gitarra eta konponketa xume batzuk, bestean, gaur ekarri dugun diskoan, bandarekin. Bigarren diskoak U.F.O.F izena dauka, eta Brooklyngo Big Thief bandaren eskutik dator. Disko hau 2019an argitaratutako bi diskoetako lehena da. Maiatzean kaleratu zuten. Eta harrigarria da, disko bietan pieza bikainak bildu zituztelako. Aurrera gure bidean Sergio Ruiz G-Txabarrik Serge ezizenez atera duen Enarak Itzuli Dira, Gari Berasaluzeren poemak musikatzetik sortu du disko ederra eder hau Eraso taldeko partaidea den Sergek. 2003ko disko batekin jarraituko dugu, Amy Winehouse-k atera zuen estreinako diskoarekin, Frank zuen izena eta bertan “Stronger Than Me” danbatekoa bildu zuen. Gerokoak denok dakizkigu. Petti musikari nafarrak 2014 urtean kaleratu zuen Astirtitan eta bertan abesti ederrak bildu zituen, besteak beste “Suerteren Bluesa”. Sleaford Mods bikote bitxia da, arrakasta lortu zuten berrogeita hamar urteak betetzear zeudela, Jason Williamson eta Andrew Fearn batu ziren oinarri musikal minimalista batzuen gainean punk espiritua eta hip hop-aren pultsiotik gertu dauden abestiak egiteko. Orain Eton Alive izeneko diskoarekin datozkigu. Kanadara goaz, azken bolada honetan askotan ari gara lurralde hori bisitatzen. Bertatik dator Sean Nicholas Savage. 2015ean grabatu zuen disko bat ekarri dugu gaur, Other Dead. Eta bukatzeko klasiko baten azken diskoa. Mitch Ryder musikari beteranoak 2019an kaleratu zuen Detroit Breakout diskoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Alokairuen greba abiatuko dute

ar. Api 7 , 2020
Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, neurri sozial sorta onartu du asteartean Espainiako Gobernuak. Horien artean daude etxebizitza esparruari dagozkionak. Greba egiteko aukera mahai gaineratu duten 200dik gora kolektiboen eta milaka maizterren hobespenik ez dute izan neurriek, eta apirilaren lehenarekin batera abiatzekoa zen alokairu grebari eutsi diote. Horren inguruan berba egin dugu […]

Honekin lotuak