SOINUGELA: Get Back (The Beatles) #konfinamendutik

Aurtengo maiatzaren 8an 50 urte bete dira The Beatles taldeak bere azken diskoa plazaratu zuela. Let It Be disko gogoangarria izan zen. Egia esan, ordurako taldeko partaideen arteko harremanak hoztu samartuta zeuden, nekatuta ere bazeuden, eta aspalditxo zen zuzeneko emanaldirik egiten ez zutela. Taldekide gehienek hurbil ikusten zuten elkarrekin eginiko ibilbidearen amaiera. Paul McCartney zen taldearen jarraipenean sinesten zuen bakarra. Eta taldea lehengo moldeetara itzultzea nahi zuenez, Get Back kanta grabatzea proposatu zuen. Alferrik saiatu zen, ordea, teilatu gaineko kontzertu harez geroztik, ez baitziren beste inoiz bildu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Iruñea, Villabona eta Erandioko jaialdiak

ol. Mai 15 , 2020
Konfinamenduaren faseak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioan uhinen bidez eramango dizkizuegu aukerketa diktatorialean ordenatutako bertsoak. Gaurko saioan konfinamenduak elkartu dituen Iruñea, Villabona eta Erandioko jaialdiak izango ditugu buru-belarrien gozagarri. 10 bertsolari kantuan,errima progresibo eta hankaluzearen errepublika librean, POTTO saioan. Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200513_potto_bueltan_gara.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak