SOINUGELA: Lovers Rock, Eric BiBB, Neil Young, Ry Cooder

Bilduma ezin ederragoa ekarri digu Ingalaterrako Trojan diskoetxeak. Lovers Rock izenpean, 60 kantu batu dituzte, reggae erromantikoaren soinutik souleroenekin. “Amoranteen rocka” izen tranpatia dugu, ez baitakar rock musikarik. Ingalaterran sortutako reggae mota hau, Jamaikatik ekarritakoa, Londonen bizi ziren jamaikarrek egin zuten eta haietako asko andrazkoak ziren, reggae musika feminizatu zuten. Entzun ditugun kantuak: Silly Games (Janet Kay, 1979), Hoplessly in Love (Carroll Thompson, 1981), Keep It Like It Is (Louisa Mark, 1977), Caught You in A Lie (Louisa Mark, 1975), Devoted to You (Sister Stern, 1976), Choose Me (Dennis Bovell, 1978), Money in My Pocket (Dennis Brown, 1978), I Want to Make It With You (Carroll Thompson eta Sugar Minott) eta Night Nurse (Gregory Isaacs, 1982).

Eric Bibb bluesman-a New Yorken jaio zen orain dela 71 urte. 1972an grabatu zuen lehenengo aldiz, Europara mugitu zen eta, aspaldion, Suedian bizi da. Musikarien familia batean sortu zen eta, umea zela, gitarra jotzen ikasi zuen. 20 inguru grabazio dute eta guk pare bat ekarri ditugu gaurkoan: Brothers in Bamako (2012), Habib Koitérekin egina, eta The Happiest Man in the World (2016) Ingalaterrako musikariekin. Entzun ditugunak: On My Way to Bamako, L.A., Blowin’ in the Wind, The Happiest Man in the World, 1912 Skiing Disaster eta You Really Got Me.

Neil Young-en Bootleg Series-en aurten hiru emanaldi akustiko berreskuratu dituzte 70eko hamarkadatik, gaur entzun ditugun kantu ahaztezinak: Ohio, The Needle and the Damage Done, Dance, Dance, Dance, Long May Run eta Ambulance Blues.

Ry Cooder-ek, 1974ko maiatzaren 16an Greenwich Villagen Bottom Line aretoan kontzertua eskaini zuen. Gau hartatik kantu bat entzun dugu: Crazy About an Automobile.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertsolari Txapelketa nagusiaren final laurdenak aletu ditugu

al. Urr 24 , 2022
Bertsoaren lubakian, Bertsolari Txapelketa nagusiaren final laurdenak aletu ditugu, eta saioetako bertso preziatuenak hedatu (aukeraketa diktatorialean). Finalerdietarako sailkatu direnen ahotsak ezagutu eta puntuazio, prosa zein kantuan gozatu ederra hartu. Unai Iturriaga eta Joseba Santxo izan ditugu prosa bizian, bertso-jarduna eta Ganbara kontuetan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221019_potto.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak