BERBAZ:FERMIN ETXEGOIEN, Oñatiko bilbotarra, Autokarabanaz

Bilbo Hiria Irratian eta “zenbat-gara-gintzan” bere zatia eman zuen hasierako urteetan. Oso urte biziak eta emankorrak. Euskara erdigunera etorria. Bilbo Hiria Irratia diseinatzen parte hartzeaz gain, “Ziutateaz”, “Hanka bat han” eta beste izan zituen beregain irrati honetan, Bilbao 80eko hamarkada aurkitu eta bertako egina zegoen ordurako.
Hitzaren eta euskararen profesionala dugu Fermin eta “Katu Kale” edo “Doctor Livingstone, supongo” haietan lan egindakoak “Kalaka” tb-saioko gidoiak egiten ditu azken urteetan, eta Euskadi Gazteko “Ekaitz Perfektua”. Berria-n ere idazten izan du eta bertako eguneroko idazte horrek erraztu egin dio liburua ateratzea. “Autokarabana” atera zaio. Lehenik bere “ahotsa” argi agertu zitzaion. Gero, liburuaren hasiera izan behar zuen eszena argi agertu zitzaion. Ondorengoa, egunero jarri eta botatzea izan da. Berez-berez atera zaio. Oso gustora irakurtzen den nobela. Ukitu egiten gaituena. Gaurkoa eta unibertsala. Eta nobela horren inguruan eman dugu konturatu barik saioaren zati nagusia.

Bilboko toki kutun bat eskatu diogu Fermini bukatzeko. Ezetz asmatu, Ametzola Parkea bota digu Ferminek. Ez-lekua.

Erreferentziak:

Autokarabana: http://www.pamiela.com/es/salaprensa/hemeroteca/157-autokarabana
Ekaitz Perfektua: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/ekaitz-perfektua

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Txikiziorako diru gehiagorik ez!

al. Eka 21 , 2010
Larunbatean Bilbon AHTren aurka egin manifa nazionalaren inguruan jardun du Iñaki Barcena, Ekologistak Martxan-eko kideak; ikuspuntu ekonomikoa aipatu digu gehienbat eta halaber biharamunean prentsak eman trataera. Udan zehar ere ekimenak burutuko direla gogoratu digu: akanpada uztailaren azkenetan etab. Beraz, aurrerantzean ere AHTren aurka nonnahi eta edonoiz! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]

Honekin lotuak