EREMUZ KANPO: 2X09 – reWerner Herzog

Zertarako kontatu dagoeneko ezagutzen dugun istorioa? Zertarako ibili dagoeneko ibilitako biderik?
Agindutakoa zor, Herzogekin gatozkizue atzera. 9. Eremuz kanpoko honetan, Herzog berriro; Herzogek berriro egindakoak. ReWerner Herzog.

Erremixaren kultura, apropiazionismoa… dena esanda dagoenean, goazen berriro esatera, goazen desberdin esatera, edo goazen esatera zer dakarren berdin esateak.
Zinemagile alemaniarraren bi film. Bi istorioen ardatz, mutiplo komun denominatzaile, gizonkote ilehori bat, Jesukristori buruzko bakarrizketa oldarkorrak egitea gustuko zuena. Ez, haren hitzetan, min horiak jotako azala zuen tipo horri buruz, zeina gizarte gaixo baten alde munduko putarik handiena bihurtu zen. Ez. Modernoenaz, abenturazaleenaz, zeinak nahiago izan zuen sarraskitua izan gainontzekoekin bizirik usteldu baino.

Bedeinkatua Klaus Kinski, eta bedeinkatua Werner Herzog. Gaurkoan, Eremuz Kanpon, Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek Nosferatu eta Woyzeck izango ditugu hizpide, Josu Zabalak lagunduta.

Entzun:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER?

az. Eka 4 , 2014
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak