MUSIBLA #136: Postal Kolekzionistak, Ekiñe, Sarah Mary Chadwick, NI, TOC, Ro

Zein ondo egina dagoen Postal Kolekzionistak-en azken diskoa! Bagoi Hutsak du izena eta abesti samur eta biribilez betea dago. Tolosatik datorren talde honek dotorezia erakusten dute ahurka. Disko hau aletzen joango gara Musibla saioetan. Arrasatetik datorren kantu egile bat entzungo dugu segidan. Ekiñe izen artistikoaz kaleratu du Ekiñe Casadok estreinako diskoa. Grabazioak Besterik Ez dauka izena eta bost abesti bildu ditu, bost abesti pertsonal eta barnerakoi. Sentsibilitatea hatz mamietan. Disfrutatzeko diskoa. Beste emakume indartsu bat entzungo dugu hurrena. Sarah Mary Chadwick. Piano eta ahotsa, bi instrumentu horiek nahiko ditu Me and Ennui are Friends, Baby diskoan barrena entzulea katigatzeko. Hurrengo gonbidatuak 2017an atera zuen lehen grabazioa. Single bat izan zen eta Izarrak zuen izena. Disko horretako bigarren abestia jarriko dugu gaur “Izarrak 2”, Youtuben entzungarri duzue bideo eder batez bildua, eta urte honetan argitaratuko duen diskoaren (Hemen Ez Dago Zorionik) aurrerapen singlea ere jarriko dugu Busti. NI proiektuaz ari naiz. Xabi Agirre dago honen atzean, garai batean Idle? proiektua aurrera eraman zuen berbera. Ezagutzen ez baduzue bila ezazue Abadetxe.net-en, ez zaizue damutuko. Aurrera gure bidean, TOC taldea ekarriko dugu. Euren Zidazun diskoan nabigatzen ari gara azken saioetan, rock iluna. Ro taldea Azkoitiatik dator eta euren musika instrumentala da. Azken grabazio luzea Athalase izenarekin kaleratu zuten. Bertan garapen luze eta soinu-bidaia amaigabeak eskaintzen zituzten. Orain disko horretako abesti baten remixa ezagutarazi berri dute. Beste talde puska bat!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #317: [ Ez fidatu Amazonen iritziekin, ezta WhatsAppen baldintzen aldaketekin ere ]

al. Mai 17 , 2021
Programa honetan Amazon iruzkinen azken eskandalua, Whatsapp baldintza berrien derrigorrezko etorrera, Europatik datozen azken berriak eta Simyo eta Republica Movil-en bat-egitea kontatuko dizuegu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean317.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak