MUSIBLA #156: Urko Menaia, Pasadena, Liher, Indigo de Souza, Squid, Audience

Denboran atzera eginda disko eder bezain ahaztu bat ekarriko dugu lehenengo minutuetarako. Urko Menaia musikari ezaguna da Donostialdean, ez hainbeste, zoritxarrez, gainontzeko Euskal Herrietan. Ametsak eta Oroitzapenak diskoa 2010ean grabatu zuen, bertatik bi abesti, Urkoren ahots sakon eta ileguria bezain gozoak eramango zaitu bere lurraldeetara. Artista puska! Azken bolada honetan disko eder ugari pilatzen ari zaizkigu. Horietako bat Pasadena izenez Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basagurenek sortutako taldearena, izen homonimoa daukana. 8 abestiko grabazioa da, 8 harribitxi. Donostiatik datoz hurrengo gonbidatuak. Liher taldeak disko indartsu eta argia argitaratu berri dute. Taldeak badu ibilbide sendoa 2015ean lehenengo grabazioa grabatu zutenetik eratzen joan dena. Orain euren bosgarren tituluarekin datozkigu: Eta Hutsa Zen Helmuga. Euren kantuetako batean dioten bezala, urre-hauts bildu dute azken honetan. Indigo de Souza izango da gurekin hurrengo minutuetan. De Souzak askotariko narratibak erabiltzen ditu Any Shape You Take, grabazioaren izenari men eginez. Bigarren diskoa da, gozatu. Londresetik datorkigu Squid taldea. Euren lehenengo disko luzea aurkezten ari dira, Bright Green Field. Eta bukatzeko Audience. Gernikako taldearen azken diskotik (Tolesdurak) ateratako bi abesti biribilekin esango dizuet agur hurrengo astera arte.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XXI. Musika-Musica, Martxoaren 4tik 6ra

az. Ots 16 , 2022
Musika-Música “NATURA” Jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu, era guztietako publikoentzat eta ohiko maratoi formatuan, nagusiki Euskalduna Jauregian, baina baita ere Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, halaber, lehenengo aldiz, Arriaga antzokian, non, martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, Haydinen Kreazioa emango baita hasierako kontzertu moduan, Robert Howarh-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin […]

Honekin lotuak