MUSIBLA #206: Abaunz, Jane Remover, Xabier Zeberio, Ibil bedi, Lepora, Karen Jackson, DEI

Azkoitiako proiektu batek emango dio hasiera gure gaurko saioari. Aurreko zenbait saiotan ere ekarri dugu bere musika. Oso lan berezia kaleratu du Xabier Bastidak Abaunz izenpean. Beire da grabazioaren izena eta oso bidaia interesgarria proposatzen du diskoak 24 piezen barrena murgiltzean. Hurrengo minutuetan, Jane Remover izenpean Dltzk izenez ezagutzen den musikariak atera duen diskoa ekarri dugu. Bere alter egoetako bat da Jane Remover eta Census Designated izena duen grabazioa atera berri du. Oso disko pertsonala. Aurreko saioan, Xabier Zeberio-k oso disko ederra kaleratu duela esaten genuen. Iritzi berari eusten diogu. Entzunaldiekin irabazten duen diskoa da. Zinematografikoa. Espazio zabalak eskaintzen ditu Pause izeneko grabazio honek. Aurrera gure saioan, Ibil bedi talde nafarraren azken diskoa, Goldea, ekarri dugu. Tentsio eutsi bat sumatzen da abesti bakoitzean, lehertzeko gertu dagoen indar berezi bat. Ahots ederrak, giro lanbrotsuak. Gasteiztik dator Lepora taldea eta bere bigarren diskoa kaleratu berri dute. Hala ere, bigarrenarekin hasi baino lehen, eman diezaiogun azken begiradatxo bat aurrekoari. Izen homonimoa daraman diskoa. Energikoa. Jarraituko dugu Karen Jackson musikari eta poetarekin. Izan ere, AEBetako poeta gazteen artean laudatua izan baita Karen. Hori, noski, islatzen da bere musikan, zeinean garrantzi handia daukan mezuak. Disko bakarra du kalean, 2023 honetan kaleratutakoa: Why Does the Earth Give Us People izenekoa. Eta bukatzeko Mutrikutik datorren bikote bat, DEI izena jarri diote euren proiektuari eta abesti biribil batekin egin dute euren aurkezpena: “Magalean”. Proiektu askotan ibilitako bikote honen musika profitatuko dugu agur esateko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Joan Ignazio Iztueta jaio zen

az. Aza 29 , 2023
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Joan Ignazio Iztueta Etxeberria ezagutu dugu (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a – 1845eko abuztuaren 18a). Euskal idazle eta poligrafoa izan zen Iztueta, eta arlo askotan nabarmendu zen, dantza irakasle eta herri folklorearen biltzaile lanetan kasu, eta Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izeneko liburuan […]

Honekin lotuak